0

Otsailean hasi ginen sarea josten

Posted Febrero 12th, 2010 in Bloga by admin

Otsailaren 11ko bilera

Getxoko 35 eragilek baino gehiagok (euskaltegiak, euskara-elkarteak, ikastetxeak, komunikabideak, kultura- eta kirol-elkarteak, gaztetxeak, etab.) martxan jarri genuen otsailaren 11n sarea josten ekimena. Ekimen honen bitartez Getxoko euskaldunok eta euskaltzaleok elkartu nahi dugu, elkar ezagutzeko eta jarduera xume batzuk elkarrekin antolatzeko. Atzo izan zen aurkezpen-koktaila Algortako Aldai Patronatuan eta ekimenaren nondik norakoak azaldu genituen: martxoaren 11n bigarren bilera egingo dugu eta apirilean bi asteko jarduera-programa bat osatzeaz gain, parte-hartzaile guztion erakusketa bat eta irratsaio batzuk ere egingo ditugu. Ekimenaren amaiera apirilaren 24ko herri-bazkaria izango da.

Leave a Reply