Aixerrota Boleibol

Aixerrota Boleibol

Aixerrota institutuko boleibol-taldea

Denboraldi honetan Getxoko Aixerrota boleibol kirol-taldeak X. urteurrena bete du.
Aixerrota institutuko ikasleen behar eta premiei erantzuteko asmoz sortu zen.
Boleibola eta hondartza-boleibola egiten dugu.
Euskararen erabilera suspertzea gazteen aisialdian eta konkretuki kirol-praktiketan gure helburu nagusietako bat da. Gazteen arteko nazioarteko elkartrukeak ere antolatzen ditugu gure hizkuntza, kultura eta ohiturak ezagutzera emateko, eta beste herrialdetako bizimodua konpartitzeko.

www.getxobkt.com