Aixerrota institutua
Aixerrotako ikasle eta irakasleok euskara eta euskal kultura uztartuz
Aixerrota institutua bi ikastetxeren bategitetik sortua da: bata Getxo 3 Batxilergo Institutua,1979an abian jarri zena; bestea, Lanbide Heziketako Institutu bat: Aixerrota LHI, 1983an sortua. Izen horri, Aixerrotari, eutsi diogu ikastetxe berriari izena ematerakoan.
Getxoko Andra Marin dagoen Aixerrota BHI institutu berria 1998an gauzatu zen eredu euskalduneko ikastetxe moduan; ikasketak, berriz, DBH osoa, hiru Batxilergo mota eta ZIG taldea dira gaur egun.
Gure nortasun-ezaugarri eta helburuen artean, euskara ere badago. Euskara, gure kulturaren zutaberik garrantzitsuena, tresna- eta harreman-hizkuntza da: ikaskuntzan, ikasle-irakasleen artean, Administrazioarekin eta gurasoekin. Aixerrotan euskara dantzara, plazara!
