Algortako bertsolari eskola “ALBE”

Algortako bertsolari eskola “ALBE”

30 urtez bertsolaritza zabaltzen Getxon eta eskualdean

Orain dela 30 urte hasi ginen asteartero biltzen bertsotan egiteko eta hazten joan gara urteak pasa ahala. Bertso-saioak antolatzen ditugu Getxon eta eskualdeko hainbat herritan. Gaztetxoen, gazteen, nagusien eta hasi berrien taldeak ditugu eta, horrez gain, hezkuntza arautuan bertsolaritza irakasten dugu Getxoko ikastetxeetan. Gure helburu nagusiak dira bertsolaritzaren kultura hedatzea  eta bertsozaleak sortzea.

www.albegetxo.com