Algortako San Inazioetako jai-batzordea
Festa herrikoi, parte-hartzaile, euskaldun eta parekideen alde
Algortako San Inazioetako jaien antolaketan gabiltzan eragile eta norbanakook ere sare txiki bat osatzen dugu, josiz eta josiz, zuon laguntzaz handitu nahi duguna. Guztion gozagarri ez ezik, denon lana ere bada gura ditugun festa herrikoi, parte-hartzaile eta parekideak izatea. Eta zelan ez, euskal nortasuna, kultura eta hizkuntzatik abiatuta. Urtetik urtera darabilgun leloa: jaietan ere euskaraz!

