Egizu Getxo euskaldun elkartea
Berbalaguna, SENDI, literatura, kirola… Getxon euskaraz bizi!
Duela 10 urte Getxoko 3 euskaltegiak eta Bizarra Lepoan euskara elkartea batu ginen Egizu sortzeko. Getxo euskalduna nahi dugu: euskaldunok eta euskara-ikasleok aukerak sortzen ditugu euskaraz bizitzeko. Duzun adina duzula, eta dakizun euskara dakizula, izango duzu non eta norekin erabili.

