Eztabaida gune antiautoritarioa

Eztabaida gune antiautoritarioa

Uribe Kostan kontrainformazioa bultzatzen, kolektibo eta liburu-denda baten bidez

Eztabaida gunea 2008ko irailean sortu zen; Euskal Herria eta Amezti kaleetan izan ondoren 2011ko irailetik Villamonte plaza A4an gaude. Kontrainformazioa, borroka eta hainbat teoria politiko eskaini gura dugu. Hau lantzeko materialen banaketa (liburuak, fanzineak, aldizkariak, diskoak…), hitzaldiak, debateak, proiekzioak…, bezalako ekintzak garatuko ditugu, letra eta hitzetan geratu ez dadin, indarra eta gogoa sortuz.

Eztabaida ez da soilik denda bat, argitalpenak ere egingo ditugu, eta laster plazaratuko dugu euskarazko elaberri bat kapitalismoaren aurka, honekin eta beste bideetatik bultzatu nahi dugu gure hizkuntza, horregatik sareratzen gara sarean.

Villamonte plaza – Algorta
http://www.eztabaida.org/

 
icon for podpress  Eztabaida gune antiautoritarioa: Play Now | Play in Popup | Download