Geroa Mendi Taldea

Geroa Mendi Taldea

Euskal Herriko txokoak ezagutu, familian eta euskaraz

Geroa Ikastolako guraso-elkartearen mendi-talde honetan, guraso eta seme-alabek mendi-ibilaldi labur eta erraz bat egiten dugu hilero, Euskal Herriko hainbat leku eder ezagutzeko, mendizaletasuna eta ohitura osasuntsuak sustatzeko, eta euskara eskolatik kanpo ere entzun eta erabiltzeko. Erdararen itsaso zabalean naufrago edo-eta irla sentitzen gara Getxoko euskaldunak, bakarrik. Baina irlak elkartzen direnean artxipielagoak sortzen dituzte, eta, nahiz eta itsaso zabalean jarraitu, babesgune zabal, sendo eta iraunkorra bilaka daitezke. Arazo eta gogo bera ditugun asko batzen garenean ordea, elkar elikatzen dugu, babestu, indarberritu, esperantzari leiho berriak zabaltzeraino. Euskara transmititzeko hizkuntza bizia behar dugu, kalean, seme-alaba euskaldunei euskaraz bizitzeko aukera eta gogoa emango diena.

Gure ibilbideen argazkiak hemen

 
icon for podpress  Geroa Mendi Taldea: Play Now | Play in Popup | Download