Gorrondatxe Kultur Elkartea
Euskal kultura ezkerreko irizpidez eta ikusmolde abertzaletik
Kultura-, jendarte- eta politika-arloko jarduerak antolatzen dituen elkartea da Gorrondatxe Kultur Elkartea. Algortan eta Getxon euskal kultura jorratzeko eta garatzeko topagunea. Elkartean denok ez gara euskaldunak eta jarduera guztiak ez ditugu euskaraz egiten, baina ohiko komunikazio-tresna izateaz gain, gure izatearen eta gure ekintzen ezinbesteko erreferentzia eta erdigunea da euskara. Hizkuntza gutxituaren egoera gainditzea nagusiki hiztunon ardura izanik, pozik hartu dugu sarea josten ekimena.
gorrondatxe@euskalerria.org

