Koska irratia 108 FM

Koska irratia 108 FM

108an Uribe Kostako ahotsik gabekoen bozgorailu

Koska Irratia Uribe Kosta osorako (Lemoizetik Erandiora) irrati askea da. 2000. urtean gazte talde batek sortu zuen Koska, eskualdean euskarazko komunikazioan zegoen gabezia ikusita. Kontrainformazioa lantzea, eskualdeko informazioa jorratzea eta irratia herriari eta herri mugimenduan diharduten kolektiboei hurbiltzea dira irratiaren helburuak.

Koskan euskaraz lan egiten dugu, Uribe Kostako uhinak euskalduntzea baita gure helburu garrantzitsuenetako bat. Euskaldun-sare anitz horren parte izateaz gain, bozgorailu ere izan gura dugu; zabaldu dezagun mezua, euskaratik eta euskaraz!

www.koskairratia.com

 
icon for podpress  Koska irratia 108 FM: Play Now | Play in Popup | Download