Txorimalo gaztetxea
Euskal kultura bultzatu ikuspegi autogestionatu, libre eta asanblearioaren bidez.
Andramariko auzoan gaude eta urtero hainbat ekintza antolatzen ditugu: tailerrak (kontserbak, ortugintza, Photoshop, sendabelarrak…), kontzertuak, jaialdiak, umeentzako jolasak, antzerkiak, hitzaldiak, bideo-emanaldiak, hainbat kirolen txapelketak… Lau urte daramatzagu kaña ematen herrian eta gazteon eskubideak aldarrikatzen. Sarea josten dugu gure bizitza euskararen inguruan eraikitzen dugulako, egiten ditugun ekintzetan eta gure elkarbizitzan ere. Lau urte hauetan euskara bultzatu izan dugu Korrikan parte hartuz eta euskararen aldeko aldarrikapenetan atxikimendua emanez.
