UK aldizkaria

UK aldizkaria

Uribe Kostako memoria kolektiboa biltzen, euskaraz!

UK Uribe Kostako herri-aldizkaria da. 1995eko apirilean lehen aldiz argia ikusi zuen Getxoko Bizarra Lepoan herri-aldizkariaren ondorengoa dugu UK. Gaur egun, eskualdeko herri-aldizkari euskaldun bakarra da. Herrietako informazioagaz batera, musika, zinea, kirola eta literaturagaz lotutako albisteak lantzen ditu. Argazkiek, leku garrantzitsua betetzen dute. Guretzat ere, zaila izaten da gure orrietan albiste izan daitezkeen getxoztar euskaldunak aurkitzea, nahiz eta badakigun asko daudela herriko kaleetan galduta. Sarea josiz gero, errazagoa egingo zaigu horiengana heltzea; gainera, indarrak batuta, Getxo euskalduna eraikitzea lortuko dugu!

www.ukaldizkaria.biz

 
icon for podpress  UK aldizkaria: Play Now | Play in Popup | Download