Ukberri.net agerkari digitala
Uribe Kosta eta Erandioko komunikabide euskalduna eta askea
2003ko azaroaren 8an sortua, “Euskaldunon Egunkaria”-ren itxierak eskualdean utzitako hutsunea betetzeko lan zaila hartu genuen. Saretik eta sarean, lizentzia librean eta enpresa erdaldun zein alderdietatik aske lan eginez, albiste handi zein txikiei egiten diegu kasu, ailegatzen gareneraino behintzat. Interneten euskara bultzatzen eta komunitate euskalduna amaraunean sendotzen ere bagabiltza. Zure laguntzarekin, errazagoa eta aberasgarriagoa izango da. Egin zaitez bazkide!

