Uktest txalaparta-elkartea
Txalaparta sustatzeko lanean ari garen musika-tresna horren zaleak
Urtero txalaparta-jaia antolatzen dugu, txalaparta-ikastaroak eskaintzen ditugu, ludoteketan gaude eta herriko jaietan txalaparta jotzen dugu. Orokorrean, txalaparta jendearengana hurbiltzea dugu helburu. Euskal kulturaren inguruan lanean ari diren beste hainbat talderekin elkarlanean aritzen gara. Gure ekintza guztiak euskaraz egiten ditugu, UKTESTeko kide guztiak euskaldunak baikara. Zergatik? Eta zergatik ez?
txalamakilak@gmail.com

