0

Bertso-saio didaktikoak

Posted Abril 18th, 2010 in Bloga and tagged by admin
Bertso-saio didaktikoak ALBEko lagunen eskutik

Bertso-saio didaktikoak ALBEko lagunen eskutik

Bertso-eskola itzela dugu Algortakoa. Jende gaztea batez ere dabil horretan, bertsoa maite duena. Eta horixe izan da gehien nabaritu duguna asteartetik ostegunera Romo eta Algortan egindako zazpi saioetan, transmititzen duten maitasuna, hizkuntzarekin jolasteko gogoa, erakusteko gaitasuna, bertsolari onak izateaz gain bertso-irakasle hobeak dira gure herriko eskolakoak.

Biktimaren bat atera zuten oholtzara

Biktimaren bat atera zuten oholtzara

Saio hauetara herriko hiru euskaltegietako ikasleak hurbildu dira batik bat. Askoren iritziz aspaldiko partez klasetik kanpo egin dugun saiorik politena izan da. Zorionak zuei, ALBEko lagunei, eta bereziki Nahikariri, egindako lanak merezi izan du.

Saioetako argazkiak esteka honetan dituzue.

Leave a Reply