2

Sarea josten martxan da!

Posted Abril 8th, 2010 in Bloga by admin

Sarea josten: apirilak 9-11

Sarea josten ekimenaz berba eta berba egin dugu, bileretan, patioan, taberna-giroan, kalean, emailez… Zergatik egiten dugun, nortzuk garen, jarduerak zeintzuk izango diren, honetaz guztiaz webgunean honetan azalpenak topatuko dituzue. Guk bakarrik gogorarazi nahi dizuegu bihar, apirilaren 9an, martxan ipiniko direla Getxoko jostorratzak. Ea elkar ikusten dugun asteburuan, bestela, datorren astean gehiago!

Apirilak 9, ostirala, 21:30ean Txorimalo gaztetxean: antzezlana + folk jaialdia.

Apirilak 10, larunbata, Txorimalo gaztetxean: sarea josten erakusketa egun osoan zehar.

Apirilak 11, igandea, kirol-portuan: sarea josten erakusketa egun osoan zehar.

2 Responses so far.

  1. Maitane dice:

    Benetan interesgarria sortutako sare berri hau. Energia beterik dago!!!
    Blogaren bitartez sarearen jarraipena egingo dut.
    Mila esker, benetan.

  2. Lander dice:

    Aupa, Maitane, Lander naiz, Egizukoa. Asko poztu gara zure mezua irakurrita. Egunotan topera gabiltza eta horregatik ezin izan dugu blog hau behar bezala elikatu, baina bihar konponduko dugu, kar kar kar… Facebook-en bai, aktiboago gabiltza.

    Oso ondo segi eta animatu bazkarira etortzen 24an!

Leave a Reply