Otsailaren 1ean jarri genuen berriro ere martxan Sarea josten ekimena.
Honako eragile hauek egon ginen bertan:
AEK, Algortako Bilgune Feminista, Algortako Emakume Gazteon Asanblada, Aixerrota institutua, Bizarra Lepoan, Egizu Getxo Euskaldun!, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua, Ikasle Abertzaleak, Itxartu kultur taldea, Itzubaltzeta gaztetxea, Jose Antonio Agirre euskaltegia, Koska irratia, UK aldizkaria eta UKBERRI.NET.
Algortako Aldai patronatuan egin genuen aurkezpen-luntx horretan honako gai hauek azaldu genituen:
1.- Sarea josten ekimena nola eta zergatik sortu genuen, eta 2010ean zer egin genuen. (Ikusi beheko aurkezpena)
2.- Eragile batzuek lau puntu dituen proposamen bat egin dute 2011rako.
3.- Edonork edozein proposamen, iritzi, kritika, kezka, zalantza edo asmo aurkez dezake, baita lau puntu horien ingurukoa ere, otsailaren 25era arte.
4.- Berbakafea otsailaren 25ean, ostirala, egingo dugu, arratsaldeko 17:30ean. Lekua ez zen finkatu. Bertan bi punturen gaineko hausnarketa egingo dugu: Sarea Josten ekimena bera eta euskararen egoera Getxon. Guztiok zaudete gonbidatuta etortzera. Antolamendua errazteko, data hori baino lehen esan beharko da talde bakoitzeko zenbat jende joango den.
5.- Agenda bateratua sortzeko, lan-talde bat osatuko da. Beraz, parte hartu nahi duenak aukera izango du.
6.- “Gure berbakere” txapelketea udazkenean egingo da, baina oraindik ez dauka data finkorik. Horretarako ere, lan-taldetxo bat prestatuko da eta nahi duenak aukera izango du parte hartzeko.
