Bereterretx euskal kultur elkartea
Erromo eta Areetako auzoko batzuek gure herrian euskal kulturaren alor desberdinak zein ahul dauden konturatu eta zer edo zer egitearen beharra somatu genuen.
Eskuartean darabiltzagun helburuak apalak baina aldi berean erakargarriak dira. Euskal kulturarekin zerikusia duen guztia (euskara, folklorea maila guztietan, historia, ohiturak…) suspertzea, hitzaldiak, jaiak, txangoak, ikastaroak e.a. antolatzea da.
Ideiak berak ez dauka meritorik, ez pentsa. Gaur egun igartzen den gabeziari erantzuna ematea baino ez da. Hasieran, behintzat, ez da erreza izango, baina denon artean herrian ideia hau garatzea eta aurrera eramatea lortuz gero, bai izango litzateke meritoa.
bereterretx@euskalerria.org
