Geroa ikastolako Gurasoen Elkartea
Elkartea Geroako guraso guztiok osatzen dugu eta gure helburuen artean hauek daude, besteak beste: gurasoak aholkatu eta lagundu; gurasoak animatu ikastolako zereginetan parte har dezaten; edo eta ekintza osagarriak antolatzea, bereziki euskara eta euskal kultura sustatzen dutenak. Helburu horiek lortzeko hainbat ekimen egin ohi dugu: eskolaz kanpoko ekintzak, mendi-ibilaldiak, gurasoei informazioa eman, etab.
