Getxoko Udaleko euskara-zerbitzua
Getxoko Udaleko euskara-zerbitzuaren eginkizun nagusia Euskara Biziberritzeko Getxoko Plan Nagusiak (EBPN) markatzen dituen helburuak eta neurriak martxan jartzea da.
Euskaraz bizi nahi duten getxotarrei horretarako aukerak bermatzeko neurriak bultzatzea eta euskararen berreskurapena lortzeko euskararen aldeko neurriak eta jarduerak abian jartzea dira Getxoko EBPNren helburu nagusiak. Getxoko Udaleko euskara-zerbitzuak bi arlo nagusitan egiten du lan: barrura begira, udalean, euskara zerbitzu-hizkuntza eta lan hizkuntza izan dadin eta bestetik, herrian, euskararen erabilera sustatzen hainbat eta hainbat esparrutan, adibidez, aisialdian, merkataritzan, kirolean, eskola-orduz kanpoko jardueretan…
94466 00 10/11 euskara.zerbitzua@getxo.net
