Getxoko hainbat eragilek euskararen aldeko Sarea josten ekimen irekia, herritarra eta horizontala jarri genuen martxan 2010eko otsailean, euskararen alde gabiltzanok, euskaraz lan egiten dugunok eta euskaldunok elkar ezagutzeko eta elkarrekin lan egiteko.
2010ean 30 eragilek eman genion hasiera ekimenari eta hainbat jarduera antolatu genuen: erakusketa ibiltaria, kuñak Koska irratian, ekintzen egutegia, herri-bazkaria, etab.
2011n jostunen familia handitu egin da eta beste 7 eragile gehitu dira euskararen aldeko auzolanera: Getxoko Ikasle Abertzaleak, J.B. Zabala ikastetxeko guraso-elkartea, Getxoko Udaleko euskara-zerbitzua, Bereterretx euskal kultur elkartea, Itzubaltzeta gaztetxea, Begihandi kultur elkartea eta Geroa ikastolako guraso-elkartea. 37 eragileon artean berbakafea egin genuen otsailean eta manifestua kaleratu berri dugu maiatzean. Udazkenari begira beste bi helburu adostu genituen: Gure berbakere txapelketa eta Agenda bateratua.
