Jostunak, 2011 joan zaigu eta balantze modura gogoratuko ditugu egindakoak eta egin gabe geratu zaizkigunak:
1.- Gero eta eragile gehiago:
Sarea josten ekimenaren bigarren urtea martxan jarri genuen otsailaren 1ean, eta beste 7 eragile gehitu ziren euskararen aldeko auzolanera: Getxoko Ikasle Abertzaleak, J.B. Zabala ikastetxeko guraso-elkartea, Getxoko Udaleko euskara-zerbitzua, Bereterretx euskal kultur elkartea, Itzubaltzeta gaztetxea, Begihandi kultur elkartea eta Geroa ikastolako guraso-elkartea. 37 eragileon artean erabaki genuen lau jarduera egitea urtean zehar: Berbakafea, manifestua, “gure berbakere” txapelketa eta agenda bateratua.
2.- Egindakoak:
- Berbakafea: Word coffe metodologia erabilita, eragileetako ordezkariak 3 orduko saio batean batu ginen bi puntu hauen inguruan hausnartzeko, eztabaidatzeko eta hitz egiteko: Sarea josten ekimena eta euskararen egoera Getxon. Hementxe duzue txostena.
- Testu bateratua: Berbakafean jasotako iritziak eta ekarpenak batuta, Sarea josten manifestua idatzi genuen. Manifestu hori euskararen aldeko testu bateratua izan zen, adierazi zuena zer garen, zertan gabiltzan eta zer nahi dugun aurrera begira. Testua herrian plazaratu genuen udaberrian: kaleetan, herriko eragileei, alderdi politikoei, etab. Hementxe duzue manifestua.
3.- Egin gabe geratu zaizkigunak:
- Agenda bateratua: helburua da Getxoko euskaldunok jakitea Getxon, hilero, euskaraz zer jarduera dagoen (hitzaldiak, kontzertuak, tailerrak, irteerak, etab.). Agenda Interneten sortuko da, kudeaketa ez zentralizatzua izango du, eta kartelak eta orriak inprimatu ahal izango dira.
- “Gure Berbakere” txapelketea: inguruetako herri batzuetan (Mungia, Sopela, Plentzia) esaera zaharren txapelketa arrakastatsuak antolatzen dituzte. Egingo dugu geuk ere horrelako bat? Egun osoko egitaraua: poteo-txapelketa, herri-bazkaria, finala, kontzertua.
2012ra begira, eta Sarea jostenen hirugarren urteari hasiera emateko, proposatzen dizuegu denok elkartzea aurkezpen-luntxa egiteko, otsailaren 7an, asteartea, arratsaldeko 20:00etan, Algortako Aldai Patronatuan. Aurreko aurkezpenetan bezala, honetan ere azalduko dugu zer den Sarea josten ekimena, zer egin dugun orain arte eta garrantzitsuena: 2012an zer egin nahi dugun.







